Lehenengo astekaria



Kaixo!

Aurrekoan esan nuen moduan, astero klasean hitz egiten dugunari buruz informazioa igoten arituko naiz. Oraingo aste honetan, IKT-en gaiari sarrera emango diogu eta hainbat ideiaren inguruan mintzatuko gara, hala nola, kode digitalean oinarritutako sistema eragile desberdinetaz.
IKT-ak ikus-entzunezko, informatika eta telekomunikazio arlotako aurrerakuntza teknologikoak dira, beraiei esker, prozedura batzuk diseinatu ahal ditzakegu produktu bat lortzeko. Gainera, komunikazio modutan, informazioa ekoizpenean, pilaketan eta bidalketan jarduten dute, eta hizkuntza eta mintzapen modu desberdinak sortu dituzte.

OSAGARRIAK
IKT-ek osagarri desberdinak dituztela nabaria da eta beraien artean hauek agertzen dira:
  • Software
Ordanagailuaren osagarri logikoa da, hau da, ordenagailuaren funtzionamendua osatzen duten programak. Bi zati ditu:
      Resultado de imagen de software
    • Sistema eragileak: Linux, Windows, IOS eta Android, adibidez.
    • Programak: idazteko, irudiak egiteko edo manipulatzeko, entzuteko, nabigatzeko... erabiltzen dira.
Gainera, softwarea hainbat motatakoa izan daiteke:
    • Kode itxia
    • Kode irekia 
    • OSS (open source sofware)
    • Dohainik edo librea
    • Probatiboa (ordaintzeko)
  • Hardware:
Ordenagailuaren osagarri fisikoa da, hau da, ikusten diren elementuak. Bi taldeetan sailkatzen dira:
    • Input: oinarrizko osagarriak dira, hala nola, CPU, monitorea eta teklatua.
    • Output: osagarri periferikoak dira; imprimagailua, skanner, bozeragailua eta webcam, adibidez.

Resultado de imagen de hardware
PROGRAMAK 

Ordenagailuan hainbat motatako programak daudela ondorioztatu dezakegu, bakoitzak bere funtzioa edukita. Honen ondorioz, bere funtzioaren arabera, ordenagailuaren programak sailkatu ditzakegu:
Resultado de imagen de programas
  • Soinurakoak direnak: Spotify, iMusic eta hainbat daude musica entzuteko erabiltzen direnak.
  • Irudiak zabaltzekoak eta manipulatzekoak: IrfanView eta Nomacs, adibidez.
  • Nabigatzaileak: hala nola, Mozilla Firox eta Google Chrome.
  • Office paketea: Microsoft Office da ohikoena, baina Excel eta PowerPoint ere ezagutzen dira.

GORDETZEKO FORMATU DESBERDINAK

Badakigu ordenagailuak hainbat modutara informazioa gordetzen duela, honen ondorioz, fitxategi desberdinak ikusi ditugu:
  • Testu formatuak: .doc, .odt...
  • Soinu formatuak: .wave, .midi, .wm, .mp3...
  • Irudi formatuak: .gif, .jpeg, .png, .mb...
  • Bideo formatuak: .avi, .mpeg, .divx, .mov, .wmv...
  • Beste batzuk: .pdf...
MEMORIA
Ordenagailuaren memoria datuak eta informazioa aldi luze baterako gordetzen duen gailua da. Bi motatakoa izan daiteke:
  • RAM (Random access memory): irakurtzeko eta idazteko aukera ematen duen memoria da. Denbora baterako memoria bezala ere ezagutzen da, datu ez iraunkorrekin.
  • ROM (Read only memory): irakurtzeko ahalmena ematen duen memoria da, hau da, memoria honetan ezin daiteke idatzi.
Beste aldetik, datuak edota informazioa gordetzerako orduan, neurri desberdinak existitzen dira, hala nola:
  • Bit: unitateta (o,1)
  • Byte (B)
  • Kilobyte (KB) 
  • Megabyte (MG)
  • Gigabyte (GI)
  • Terabyte (TE) 
 Azkenik, gure munduan, memoria formatu desberdinetan existitzen da:
  • Finkoak: disko gogorra, sareko zerbitzuak...
  • Eramangarriak: CD rom, DVD, Pendrive, MP3, Online biltegiak...

Resultado de imagen de memoria ordenador



Esandako guztia hobeto ulertzeko bideo bat jarri dut, kontzeptuak modu erraz eta eraginkor batean ikasteko asmoarekin:


ARGAZKIEN BIBLIOGRAFIA
  • http://comofuncionaque.com/que-es-el-software/ 
  • https://bibliotecadeinvestigaciones.wordpress.com/informatica/hardware-parte-fisica-y-dispositivos-electronicos/
  • https://saralorentel.com/2015/06/03/programas-mas-usados-por-el-community-manager/
  • https://tecnologia.uncomo.com/articulo/como-expandir-la-memoria-ram-en-un-ordenador-930.html

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hirugarren astekaria

Bigarren astekaria